Arrainetan handiena
jatun izugarria,
bizkar gainean daukat
ur eta haize iturria.
Arraina naiz eta
maite dut Itsasoa,
zaldunik gabeko
zaldi txikitxoa.
Nire ezpata ezin da
segarriz zorroztu,
uretan daukat, baina
inoiz ez zait herdoildu.
Ihes egin gura badut
atzeraka noa,
Itsaso zein errekan
baina beti uretan.
Korrikalari txikia
saltari abila,
beti hara eta hona
ur putzuen bila.
eta ez naiz barea,
urrutik ikusten zait
zilar kolorea.
Ni batzuk asmatu ditut, berriz beste batzuk ez. Oso onak Andrea.
ResponderEliminarEskerrik asko Saioa! Zure Bloga ere Oso ondo dago!
ResponderEliminarUste dut denak asmatu ditudala. Oso ondo daude.
ResponderEliminar