Mostrando entradas con la etiqueta Testu Narratiboak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Testu Narratiboak. Mostrar todas las entradas

lunes, 13 de junio de 2011

ABESTIA: ITSASOA GARA

Ken-Zazpi taldea abesten duen abesti bat, "Itsasoa Gara" abestia da. Oso polita da, eta talde honen famatuenetarikoa. Begira ezazue Letra eta Bideoa:


Begiratu atzean hortzimugak sutan
gure begiek zerutan
begiratu maitea amildegi ertza
biziak hila ametsa
ez bilatu gauean izar hura
zure begitan piztuta

Ta ez galdetu izoiz zer galdu genuen
negar egin genuenean
malko haiei esker
orain itsasoa gara
orain itsasoa gara!

Orain hemen gaudela, bidegurutzean
utz ditzagun beldurrak atzean
ez gara izan onenak, beharbada
baina gure bizitza izan da
mendeetako kanta erditu da
gure ordua heldu da

Ta ez galdetu inoiz zer galdu genuen
negear egin genuenean
malko haiei esker
orain itsasoa gara
orain itsasoa gara!

Ta ez galdetu inoiz zer galdu genuen
gure ametsaren bidean
izan garelako
oraindik ere ba gara,
ta beti izango gara!

Ta ez galdetu inoiz zer galdu genuen
negar egin genuenean
malko haiei esker orain itsasoa gara
orain itsasoa gara!

ABESTIA: BALEAREN BERTSOAK

Benito Lertxundik "Balearen Bertsoak" abestia abesten du. Oso abesti polita da, hemen behean Abestiaren Letra eta Bideoa daukazue, Espero dut gustatzea:


Mila bederatzieun da
lenengo urtean
Maiatzaren amalau
garren egunian
Orioko herriko
barraren aurrian.
Balia agertu zan
beatzik aldian. 

Haundia ba zan ere
azkar ibilian.
Bueltaka han zebilen
jun da etorrian.
Ondarra arrotuaz
murgil igarian.
Zorriak zeuzkan eta
haiek bota nahian. 

Ikusi zutenian 
hala zebilela
beriala jun ziran
treñeruen bila.
Arpoi ta dinamitak
eta soka bila.
Aguro ekartzeko 
etzan jende hila 

Bost treñero juan ziran 
patroi banarekin.
Mutil bizko bikain
guztiz onarekin.
Manuel Olaizola 
eta Loidirekin.
Uranga, Atxaga ta 
Manterolarekin. 

Baliak egindako 
salto ta marruak
ziran izugarri ta 
ikaratzekuak
arpoiakin hil zuten
han ziran hangoak. 

Bost txalupa jiran da
erdian balia
gizonek egin zuten 
bain nahiko pelia.
Ikusi zutenian
hil edo itoa
legorretikan ba zan 
biba ta txaloa. 

Hamabi metro luze
gerria hamar lodi
Buztan pala lau zabal
albuetan para bi.
Ezpañetan bizarrak
beste ilera bi
orraziak bezala
ain zeuzkan ederki. 

Gorputzez zan mila ta
berreun arrua.
Beste berreun mingain 
ta tripa barruak.
Gutxi janez etzegon 
batere galdua.
Tiñako sei pesetan 
izan zan saldua. 

Gertatua jarri det 
egiaren alde.
Hau horrela ez ba da
jendiari galde.
Bihotzez pozturikan
atsegintsu gaude.
Gora oriotarrak
esan bildur gabe.